Oporretako kanpina poitoi-charentesen

 
 

Potoi-charentes: 100% berde diren oporrak.

Sartu Poitou-Charentes eskualdearen bihotzean aparteko oporrak pasatzeko, kirola, natura eta dibertsioa nahastuta.

Futuroscope, Puy du Fou, Moncontoureko aisialdi parkeak, Poitevingo padurak, la Rochelle eta beste hainbat leku bisitatzeko aukera.

Etorri Charenteko ibaietatik eta jolas parke ezagunetatik gertu dagoen eskualde harrigarri hau ezagutzera. Poitou zeharkatzerakoan, ezinbestean bisitatu beharko duzu Futuroscope. Bertako atrakzioek sentsazio eta aurkikuntza biziak eskainiko dizkio familia guztiari. Urte osorako piztuko dizkizu zentzumenak. Paseatzea nahiago baduzu, Poitevingo padurak gustatuko zaizkizu. Bertako kanalak ederrak dira benetan, eta itsasontzian, kanoan edo kayakean ibiltzeko aukera izango duzu. Ur kirolak zain izango dituzu Moncontoureko aisialdi parkean: uretako teleskia, wakeboarda edo kneeboarda!

La Rochelle hiriak, hondartza ondoan, txundituta utziko zaitu dituen portu, hondartza eta antzinako itsasontziekin. Amaitzeko, eta historiazaleentzako, Poitouk hamaika altxor ezkutatzen ditu: Europako bataiotegi zaharrena eta Poitiersko aztarna erromatarrak, edota Cognak eta Montmorillon herriak.

Eskualde horretatik gertu, Puy du Fou parkea ere bisitatu ahalko duzu. Nazioartean ezaguna da historiaren esparruan egiten dituzten ikuskizunengatik; egun magikoak biziko dituzu haiei esker.

 
 
Harrerara itzuli