Kroazia

 
!
KapinaRésidence de vacancesTurnismo-ostatuaHoliday herrianApartamentua hotel

Zure aukeraketa Kroazia :

Honekin :

Mediterraneoaren beste ikuspegi bat ezagutu nahi al duzu? Zatoz Kroaziara!

Mila Lošinj uhartean leku aparta aurkituko duzu oporrak zure kabuz edo familiarekin igarotzeko: oinez edo bizikletaz egiteko mendiko bideak, eskalada egiteko edo urpekaritza praktikatzeko lekuak. Atseden hartzeko, probatu aromaterapia edo kosmetika naturala, leku zoragarri batean.

Adriatiko itsasoko uharteak eta gehiago...

Bere geografia aparta dela eta, Mila Lošinj uharteak ohikoa ez den landaretza eta fauna eskaintzen ditu. Are gehiago, basoen paisaia eskaintzen du, Osoršćica mendilerroaren mende. Artxipelagoari onura gehiago atera nahi baldin badiozu, turismoko itsasontziak leku hauetara eramango zaituzte: Vele, Ilovik, Susak, Unije eta Adriatiko itsasoko beste uharteak...

Han, izurdeak ikusi ahalko dituzu, uhartearen sinboloak. Bukatzeko, ikuspegi gastronomikotik, Kroaziako sukaldaritzak harrituko zaitu zitrikoetan eta itsasoko frutuetan oinarritutako platerengatik. Opor paregabeak igarotzeko, 3 izarreko Poljana Camping Village Resort kanpina basoez inguratuta eta Poljana hondartzaren ondoan dago, eta mobilhomeak eskaintzen dizkizu alokairuan eta baita gainerako beste zerbitzuak ere, oporrak lasai-lasai igaro ditzazun.

 
 
 
Harrerara itzuli