Arcachongo badia

 
 

Arcachongo badia: opor ezin hobeak itsasertzean

Oporrak itsasertzean pasatu nahi? Arcachongo badiak eskaintzen dizkizu beti egin nahi izan dituzun jarduerak, aurkikuntza berriak egin eta atseden hartzeko.Bizikletaz, oinez, uretan zein airean, zur eta lur utziko zaituzte Arcachongo badiako paisaia ederrek eta naturaren aberastasunak.

Bisitatu Pilat duna, Cap Ferret, Cazauxko ibaiertza eta abar.

Paseatzea gustatuz gero, hainbat kilometroko bidexkak aurkituko dituzu Pilat dunatik edo Lège Cap Ferretetik hasita, basoaren eta kostaldearen ondotik. Hala, Voie des Anglais delako bidean aurrera egin ahalko duzu (Konpostelara heltzeko bigarren bidea), baita Eyreko delta edo Cazauxko ibaiertza bisitatu ere. Bizikletazaleek, berriz, mendiko bizikleta edo bizikleta hibridoarekin paseatzeko aukera izango dute. Badiaren kokapenari esker, hainbat ur kirol praktikatu daitezke: kanoa-kayaka, kite surfa, ur eskia, surfa, bela edota urpeko igeriketa.

Lasaiago ibili nahi dutenentzat, badia aldeko edo ozeano aldeko hondartzak leku paregabea izango dira eguzkia hartzeko. Bakarrik zein familian egonda, beti aurkituko duzu egiteko zerbait. Txikienek hondartzako klubetan, parke zoologikoetan eta aisialdi parkeetan primeran pasako dute. Eta gastronomia gustatzen bazaizu, ostrak hazten dituzten herrietara joateko aukera izango duzu, dastaketa eta guzti.

 
 
Harrerara itzuli